2015-05-28

JAIALDIRAKO LAGUNTZAILEAK

Dakizuen bezala, datorren Ekainaren 6an, 2014–2015 kurtso amaierako festa eta bazkaria ospatuko ditugu. LH4ko familiei festa egunaren prestaketan sakonago lan egitea tokatu zaie eta Balurdin Guraso Elkarteak esker ona adierazi nahi dizuete aurten ere dinamika honetan izan zareten guztioi.

Hala ere, festaren egunean ekintza asko martxan jartzen dira eta, dena aurrera eramateko ezinbestekoa da guztion laguntza.
Laguntzeko prest bazaude, eman mesedez zurekin harremanetan jartzeko datuak, eta zehaztu zeintzuk liratekeen zure lehentasunak, bai orduetan edota ekintzetan.

Mila Esker!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina