2015-06-11

AGUR, BLOGA !

Iritsi da gure azkenengo eguna blog honetan. Aurretik oporrak ditugu eta... noski! deskantsatu beharko da, orain arte lan handia egin dugulako.
Baina, lasai, hurrengo ikasturtean itzuliko gara betiko moduan gure gauzak kontatzeko eta aurkezteko.
Beraz, udara ondo pasa eta...  GERO ARTE!

Gelan grabatu dugun bideo bat gure agurrarekin uzten zaituztegu.

ONDO IBILI !


2015-05-28

GAZTEIZKO IRTEERA

Ostegunean, maiatzaren 4ean, Gazteizko Artium museora joango gara.
Hor bazkalduko dugu.
Eskolatik 8:45etan joango gara eta arratsaldeko 16:30etan bueltatuko gara.
Oso ondo pasako dugu eta asko ikasiko dugu.
Museoan, gauza asko eta interesgarriak ikusiko ditugu.

ESKOLAKO JAIA:EGITARAUA

Datorren ekainaren 6an eskolako festa ospatuko dugu.


JAIALDIRAKO LAGUNTZAILEAK

Dakizuen bezala, datorren Ekainaren 6an, 2014–2015 kurtso amaierako festa eta bazkaria ospatuko ditugu. LH4ko familiei festa egunaren prestaketan sakonago lan egitea tokatu zaie eta Balurdin Guraso Elkarteak esker ona adierazi nahi dizuete aurten ere dinamika honetan izan zareten guztioi.

Hala ere, festaren egunean ekintza asko martxan jartzen dira eta, dena aurrera eramateko ezinbestekoa da guztion laguntza.
Laguntzeko prest bazaude, eman mesedez zurekin harremanetan jartzeko datuak, eta zehaztu zeintzuk liratekeen zure lehentasunak, bai orduetan edota ekintzetan.

Mila Esker!!!

5.C GELAKO NESKAK IRABAZLE

Orokietako 5.C-ko neskek, Antonianotan, eskubaloiko finala irabazi zuten, Ikastolako "Ziztu Bizia"ren aurka.
Partidoa oso zirraragarria izan zen, gol batengandik, bakarrik, irabazi zutelako.
5.C gelako mutilek pankarta bat eta guzti egin zuten neskak animatzeko. Pankartan “Aupa 5.C neskak!” jartzen zuen.
Sari bezala, bakoitzak urrezko domin bat jaso zuen.




2015-05-14

BERTSOAK KIROLDEGIAN

2015ko maiatzaren 11, kiroldegian, 5.mailak bertsoak abestu zituen. Dena oso ondo atera zen.
 
GAIAK:
  • 5.C: Urtaroak.
  • 5.B: Familia.
  • 5.A: Hondartza
  • 5.D: Munduko janariak.

UDAZKENAREN ALDE ONAK

Bertsolaritzan urtaroak lantzen ari gara eta gure bertsoa aurkeztuko dizuegu, udazkenaren alde ona da espero dugu asko gustatzea:

Ehiztariak mendian
eta gu herrian (bis)
udazkena delako
dabiltza beti han (bis)

BERTSOLARITZAKO EMANALDIA

Urtaroen gaia tokatu zaigu, konkretuki Udaberriaren alde onak:

 


UDABERRIAREN ALDE ONAK

UDABERRIAN BERRIZ
LURRA ESNATU DA
KOLORETSU TA POLIT
DAUKAGU NATURA


DOINUA:

UDAZKENAREN ALDE TXARRAK

EGILEAK: JULIO CERRATO, KAIET LIZASO ETA UNAX OLAIZ UDAZKENAREN ALDE TXARRAK:

                                                                    LEHEN EURI EGUNAK                                     TA LEHEN GRIPEAK (BIS)

                             KALENTURA ALTUAK

                             ETA DIARREAK (BIS)

                                                                                 

                                                                                         

BERTSOA NEGUAREN ALDE TXARRAK


NEGUAREN ALDE TXARRAK

HOTZ ASKO EGITEN DU
ETA ELURRA DAGO
JENDE GUZTIA DABIL
ASKOZ TRISTEAGO


 

DOINUA.