2015-04-30

INGURUNEKO PROIEKTUA

Inguruneko proiektua Zarautzetik Euskal Herriko hiribiru batera bidaia prestatzea da. Non jango dugun, non egingo dugun lo eta nola iritsiko garen hiriburura; kotxez, autobusez, trenez... Bidai osoaren aurrekontua egin behar dugu.

Guri Zarautzetik Gasteizera bidaia prestatzea tokatu zaigu.

ESPERO DUGU GUREA ONENA IZATEA !!!

EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIA lantzen ari gara, eta talde bakoitzak hiriburu batera bidai bat antolatu beharko du, eta hauek dira hiriburuak:
-Bilbo
-Iruñea
-Gasteiz
-Baiona
-Donostia
Guri Donostia tokatu zaigu eta lanean ari gara gure bidaia onena izateko, espero dugu bidaia benetan izatea.
Bidaia ekainaren 11tik ekainak 12ra izango da.

BILBO

Inguruneko proiektua: 
Euskal Herriko hiriburu bat aukeratu du talde bakoitzak. Guk Bilbo aukeratu dugu eta bertara joateko irteera prestatuko dugu, gela osoarentzat. Egokiena eta merkeena den garraiobidea, ordutegia, kostua, lolekua guztiontzat, otorduak, (jatetxeak eta menua) eta azkenik, hiriburuan edo inguruan ikusteko interesgarriak diren lekuak zehaztu. 
                

ZARAUTZ-BAIONA

Inguruneko proiektu berrian, bidai bat antolatu behar dugu Euskal Herriko hiri batera. Gure taldeari Baiona tokatu zaigu.

Garraiobideak, jatetxeak, lo egiteko tokiak, …. den dena guk prestatu behar dugu. Hori bai, prezioaren aldetik nahiko ona izan behar da, baina, 25 pertsona toki batean sartzeko ezin du izan oso txikia denak batera joango garelako.



Dena prestatuta dagoenean berriro ere honetaz emango dizuegu berri.

PARTIDOAK ETA EMAITZAK

Larunbatean, apirilaren 18an, eskubaloian neskek 30-0 irabazi zuten Orokieta 5.Dren aurka eta mutilek ere 19-7 Orokieta 5.Aren kontra.
Ostegunean, apirilak 23an, neskek 15-12 irabazi zuten ikastolako Burujaleen aurka.

PATRULLA BERDEA

PATRULLA BERDEA
Egunero, jolasaldiaren ondoren, gure frontoia oso zikina geratzen zenez , hori konpontzeko Patrulla berdea antolatu da. Mailaka, frontoia tokatzen zaienen egunean, bertan botatzen ditugun zikinkeriak jaso eta oso txukun uzten saiatzen gara. Guri, adibidez, astelehenean tokatzen zaigu patrulla berdearen lana egitea.

2015-04-23

LIBURU ASTEA



Apirilaren  20tik 24ra Orokieta herri eskolan, liburu eta musikaren  astea da. Zer esan nahi du Liburu asteak? Ba begira: Gurasoak, aiton-amonak, ikasle ohiak, eta abar  ikaslee ipuin, istorio, eta abar  kontatzera eta irakurtzera datoz.

Idazle famatu batzuengatik etortzen dira ipuinak kontatzera.

URTEBETETZEAK

Hilabete honetan apirilan, gelako lagun batek bere urteak egiten ditu.
11 urte bete dituena, Eneritz izan da.

KOMUNEKO ARAZOAK


Eskolako bigarren solairuko komunetan kumunetako paper asko gaizki erabilia aurkitu zen. Gainera, 5. mailakoak ere besteak baino 3 bider paper gehiago erabiltzen dugu.

Horregatik denon artean irtenbide bat lortu behar da, eta  denok behar beharrezkoa den paper zatia bakarrik hartuko dugula erabaki dugu.  Horrela ez da hainbeste papera gastatuko.

2015-04-16

BERRIRO ESKOLARA

Aste Santuko oporrak bukatu ondoren berriro eskolara bueltatu gara.
Beti bezala gure blogean zer egiten dugun kontatuko dizuegu.