2015-02-26

INAUTERIAK HH4 eta HH5 bideoa


Inauteritan gaudenez,4 eta 5 urtekoak Edurnezuriz mozorrotu dira.Oso ondo dantzatu zuten, eta jendea oso pozik jarri zen eta txaloak eman zizkieten.Bideo onetan ikusiko duzue nola egiten duten.
 ESPERO DUGU ASKO GUSTAZEA

...

Mama Mia



Inauterietan, Bigarren Ziklokoek, Abbaren Mama Mia dantzatu zuten. Denak oso ondo jantzita joan ziren. Esan behar da irakasleak, bideoan ikusiko duzuen bezala, guztiz sartu zirela paperean. Ikusi eta gozatu!

CABARET - LEHEN ZIKLOAN

Lehen eta 2. mailako artistak Cabaret filmeko pertsoinaietaz mozorrotu dira 2015eko inauterietan.

 Musikaleko 3 dantza dantzatu dituzte eta txundituta utzi gaituzte.

Txalo asko jaso dituzte.



MARY POPPINS HAUR HEZKUNTZAN


Inauterietaz hitz egingo dizuegu: 2 eta 3 urtekoek “Mary Poppins”-etaz mozorrotu ziren. 

Atera bezain pronto, haizeak   txapelak airean eraman zituen. Baina, nahiz eta batzuk   negarrez hasi ,den-dena oso ondo egin zuten. Txalo zaparrada jaso zuten.
Beraientzat oso lan handia izan zen.
...

2015-02-19

GREASE 3.ZIKLOA





Inauterietan 3.ziklokoek "Grease" filmeko abestiak dantzatu zituzten.
Emanaldiari hasiera eman zioten.

Bideoan ikusiko duzuen bezala, hasiera benetan bikaina.

2015-02-12

INAUTERIAK - EGITARAUA



OTSAILAK 13, OSTIRALA

10:30EAN, HAUR HEZKUNTZAKO PATIOAN, INAUTERIETAN MURGILTZEN HASIKO GARA, 4 ETA 5 URTEKOAK ETORRIKO ZAIZKUGU “EDURNEZURI” MUSIKALAREKIN.
ONDOREN, 10:45EAN, 2 ETA 3 URTEKOAK HEGAN ATERATZEKO PREST, ATERKIAK IREKI ETA “MARY POPPINS”  BIHURTUTA.

11:45EAN, LEHEN HEZKUNTZAKO PATIORA JOANGO GARA. BERTAN, 5. ETA 6. MAILAKOEKIN  GREASE” MUSIKAL EZAGUNA IKUSTEKO AUKERA IZANGO DUGU.
GEROXEAGO, 12:00ETAN, PATIOA SUEDIARREZ BETEKO DA 3. ETA 4. MAILAKOABBA“KO KIDEEKIN. MAMMA MIA!

ETA BUKATZEKO, 12:15EAN, 1. ETA 2. MAILAKOEKIN CABARETA IKUSIKO DUGU. TXUNDITUTA UTZIKO GAITUZTE BERAIEN MUGIMENDUEKIN.

BIGARREN ASTEA KIROLIK GABE

Aste honetan ere, ez da eskola kirolik egon, alerta laranja izan delako elurteengaitik eta hotzarengaitik. 
Plaieroen partiduak atzeratu egin dira.

SANTA AGEDA 2015

Santa Agedaren bezperan, arratsaldean, Haur Hezkuntzako eskolan elkartu ginen eta denok batera hasi ginen kantatzen.
Santa Ageda ospatu genuen eta bi bideo grabatu genituen zuek ikusteko eta ikasteko.
Ezin izan ginen kalera joan kantatzera txingorra hasi zelako, orduan eskolara itzuli ginen.
Bideo horiek jarriko ditugu orain gure blogean.

..

2015-02-05

ESKOLA KIROLA BERTAN BEHERA

2015eko urtarrilaren 31an, larunbata, Gipuzkoa osoko partidoak suspenditu ziren haizea, euria, elurra... egin zuelako, oso eguraldi txarra egin zuen.
Alarma laranja zegoen eta istrupurik ez izateko hartu zen erabaki hau.

ELURRA ZARAUTZEN

Zarautzen egun hauetan elurra egingo du. Elurra eginez xuri-xuri geratuko da. Hona hemen:


KIROLA ESKOLAN


GURE KIROLAK
Guk larunbatero kirol hauetako partidoren bat jolasten dugu: futbola, saskibaloia, surfa, atletismoa, sofbala eta arrauna.

Orain saskibaloiko txapelketa bat egiten ari gara eta espero dugu, bai mutilek eta bai neskek, irabaztea.


INAUTERIETAKO ENTSAIOAK

Laister inauteriak dira eta “Grease” egingo dugu, horregatik eskolako frontoian entsaioak egiten ari gara.
Otsailak 13, ostirala, eskolako patioan, edo frontoian (eguraldi txarra egiten badu), espero dugu zuek etortzea gu ikustea.


Oso ondo pasatuko duzue gure dantza eta martxarekin.


MATRIKULAZIOA 2015-2016


2015/16 ikasturterako ikasle berrien aurrematrikula epea 2015eko otsailaren 2tik 13ra irekita egongo da.

Ordutegia: 09:30-11:30 / 15:00-17:00
HAUR HEZKUNTZAKO ESKOLAN

Eskola Irekiaren Eguna ospatzen da herriko familia guztiei eskolako instalazioak eta hezkuntz eskaintza erakutsi asmoz.

Aurten, Haur Hezkuntzako eskola berrian urtarrilaren 31an izango da goizeko 10:00tik eguerdiko 13:00ra.