2014-12-18

GABONAK

zorionak
10077_arbol-de-navidad-en-gouda-holanda.jpg (980×745)

urteberrion

OPORRAK HARTZERA GOAZ

Astelehenean azkenengo eguna da oporrak hartu baino lehenago, abestera goaz eta Zarautzen abestu ondoren txistorra jango dugu Orokietako jangelan.
Ordu batetan ateratzen gara eskolatik eta 15 eguneko oporrak dauzkagu.
 
Urte berri on denoi!!!!!!!!!!

EUSKARAREN EGUNEKO IRRATSAIOA

Euskararen egunean, Orokieta Herri Eskolan irratsaio berezi bat egin genuen. Gauza asko egin genituen: irrintzi lehiaketa, elkarrizketak... Bigarren ziklokoko irakasleak bere herriko EUSKARAZ hitz egiten zuten eta guk jakin izan behar genuen zer esaten zuten, kanta batzuk jartzen zitzuten ere eta hitz bat ez ba zegoen euskara batuan paper batean jarri behar genuen.  

JOSTAILU SALMENTA

Abenduak 5ean, ostiralean, hasi ziren jostailuak jasotzen eta 12 eta 13an egingo da jostailu hauen salmenta Orokieta Herri Eskolan. Mozambiquerako izango da jasotako dirua. Arratsaldetan, ekarritako jostailuak konpontzen ditugu 4:30etatik 5:30etara egunero.

2014-12-11

ANDU LERTXUNDI

Euskararen egunean Andu Lertxundirekin elkarrizketa bat egin genuen.
Berak osaba euskaldun bat zuela eta berarekin euskaraz hitzegiten saiatzen zela eta bera ez zela ondo moldatzen euskaraz hitzegiten eta bere osaba euskaldunak barre egiten ziola beste gauzen artean kontatu zigun Andu Lertxundik.
Elkarrizketa grabatu genuen eta gero irratsaio berezi batean emititu genuen.

URTETAKO ZABORTEGIA

URTETAKO ZABORTEGIRA!!!
Urtetako zabortegira joan ginen 5.mailako ikasle guztiok, gelaka.
Bidean ariketa ezberdinak egin genituen eta ariketa horietan guk normalki zaborretara botatatzen ditugun gauzak: latak, arropak, janari hondakinak...naturak zenbat denbora behar duen gauza horiek desegiteko, adibidez, beirak 4.000 urte eta sagar edo fruta batek egun batzuk eta lata, esne kaxa, eta plastikozko botila batek 10 bat urte; kartoiak urte batzuk.
Zabortegian putzu bat zegoen kamioak gurpilak garbitzeko, hesi bat animaliak ez pasatzeko zabortegira, baskula bat kamioi bakoitzak dakarren zaborraren pisua jakiteko.
Arratsaldean eskolan, joko batzuk egin genituen ea gure ingurua zaintzen dugun jakiteko eta “truke azoka” egin genuen. Hor gelakide batekin erabiltzen ez dugun joko, liburu...aldatu genituen.
Oso ondo pasa genuen.

2014-12-04

PERRETXIKOETARA

Urriaren 21ean, asteartean, perretxikoetara joan ginen, Urdanetara.
Han perretxiko asko hartu genituen eta arratsaldean 5.mailan jarri genuen erakusketa.
Perretxikoak sailkatu genituen liburu eta ordeganailuen laguntzaz.
Plateretan jarri genituen sailkatuta eta ondoan bakoitzari zegokion informazioa.
Gela guztiak parte hartu zuten, denak batera joan ginelako Urdanetara perretxikoak hartzera.

2014-10-23

ERAKUSKETA MIKOLOGIKOA

Goizean perretxiko bila joan ginen; asko jaso genituen eta arratsaldean gelaka denen artean hartutako perretxiko guztiak banatu eta sailkatu genituen.
 
Amanitak=pozointsuak plastikozko plater batean, eta jangarriak ordea beste plastikozko plater batzuetan.

Banatu aurretik liburuetan begiratzen egon ginen, beste gelakoak ordenagailuz eta gehienak hiztegietan begiratzen.


.....

2014-09-29

AGURRA


GURE TALDEAK

Gelan 5 talde gara: hip-hop, zumba, street dance, rock eta funky.
Urte honetan gelako blog bat egingo dugu.
Talde bakoitzak bere logoa, aurkezpena eta vokia egin behar du hasteko.
Taldean, binaka eta bakarka egiten dugu lana.
Gogo handia daukagu.