Aurten
gure eskolako inauterietako gaia musikalak dira. Hirugarren zikloa
Grease-taz mozorrotuko gara. Internetik, Greaseko argazkiak hartu
ditugu eta fotos narradasen bideo bat, Greaseri buruzkoa, egin dugu.
Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea.
Bigarren
hiruhileko honetan giza gorputza lantzen ari gara eta egiten ditugun
gauzak gure blogean jarriko ditugu zuek ikusi ahal izateko, gure
gorputza osasuntsu egoteko aholku batzuk ikasi ditugu, gure hezurrak
ere landu ditugu eta noski, giharrak (muskuluak) landu ditugu.
Orain
argazki batzuekin egindako bideo bat jarriko dituegu ikusi ahal izateko.
Euskararen
egunean, Orokieta Herri Eskolan irratsaio berezi bat egin genuen.
Gauza asko egin genituen: irrintzi lehiaketa, elkarrizketak...
Bigarren ziklokoko irakasleak bere herriko EUSKARAZ hitz egiten zuten
eta guk jakin izan behar genuen zer esaten zuten, kanta batzuk
jartzen zitzuten ere eta hitz bat ez ba zegoen euskara batuan paper
batean jarri behar genuen.
Abenduak 5ean, ostiralean, hasi
ziren jostailuak jasotzen eta 12 eta 13an egingo da jostailu hauen
salmenta Orokieta Herri Eskolan. Mozambiquerako izango da jasotako
dirua. Arratsaldetan, ekarritako jostailuak konpontzen ditugu
4:30etatik 5:30etara egunero.
Euskararen
egunean Andu Lertxundirekin elkarrizketa bat egin genuen.
Berak
osaba euskaldun bat zuela eta berarekin euskaraz hitzegiten saiatzen
zela eta bera ez zela ondo moldatzen euskaraz hitzegiten eta bere
osaba euskaldunak barre egiten ziola beste gauzen artean kontatu
zigun Andu Lertxundik.
Elkarrizketa
grabatu genuen eta gero irratsaio berezi batean emititu genuen.