2015-03-26

BILERA MISTOAK

Bilera mistoak eskolan egiten diren ikasle eta irakasleen arteko bilerak dira eta gela bakoitzak ordezkari bat dauka.
Azkeneko bilera gaur izan da eta sarrera-irteerak eta pratuila berdeari buruz hitz egin dugu.
Patruila berdeak, frontoiko zakarrak jasoko ditu, eta 5.mailari, astelehenetan tokatzen zaigu.


Azterketak

Garai honetan, Orokieta Herri Eskolan, azterketa garaian gaude. Ia-ia astero, azterketa bat edukitzen dugu bigarren ebaluazioan gaudelako.
Joan zen astean musikako eta inguruneko kontrolak izan genituen.
  • Gaur, gaztelaniako azterketa eduki dugu.
  • Astelehenean, soinketako azterketa egingo dugu.
  • Martxoak 10ean, matematikakoa edukiko dugu.
  • Eta bukatzeko martxoaren 13an euskerakoa.
Nola oso ikasle onak garen, denak gaindituko ditugu (gainera 9tik gora).

BIKAINAK, BARRA BARRA ! ! !


EBALUAZIO DIAGNOSTIKOA


Martxoaren 3an eta 4an,4.mailakoek ebaluazio diagnostikoa egin zuten eta ordenagailuen beharra zutenez, gure gelara etorri ziren bi egunez, eta gu ere beraien gelara joan ginen.
4. mailakoak gure gelara etorri ziren 5 eta 6. mailan bakoitzentzako ordenagailuak ditugulako.



2015-03-05

ALAZNE GURE PRAKTIKETAKOA DA


Gure gelan praktiketan hasi den neskak Alazne izena du
eta zarauztarra da.
Magisteritza ikasten ari da eta 20 urte ditu.
Otsailaren 9an etorri zen gelara eta martxoaren 20ean joango da.
Deuston (Donostian) ikasten du eta orain Orokietan dago praktikak egiten.
Alaznek Orokieta Herri Eskolan ikasi zuen, beraz eskolako ikasle ohia da.
Oso jatorra da Alazne baita maja ere eta orokorrean ondo esplikatzen du.
Batzuetan ez da ondo esplikatzen eta berak ere, esaten du batzuetan ez dela ondo esplikatzen, baina saiatzen da eta dena ulertzen diogu.







IRRATSAIOAK


Gure taldeak eskainitako irratsaioak ostiraletan izaten dira. Irratsaioak 15 bat minutu irauten du eta berri asko ematen ditugu; adibidez: eguraldia, menua, txisteak, asmakizunak, agenda, berriak, oharrak, biografiak...

Atal bakoitza hainbat pertsonen artean banatzen dugu eta guztiok oso gustora aritzen gara.

AURREI LAGUNTZEN

5. mailako guztiak haurrei laguntzera joaten gara bigarren mailara.
Hasieran, joaten garenean burura txikitan gu-geuk zer egiten genuen etortzen zaigu, baina gero haurrei irakurtzen, matematika egiten,... laguntzen diogu. 
 

5.C KO NESKAK TXAPELDUN



Otsailak 22an, igandean, 5.C gelako neskek finala jokatu genuen.
Ostiralean semifinalak La sallen izanda garaipena lortu genuen 52-4. Igandean finala jolastu genuen Burujaleen aurka Antonianon.
Partidoa oso parekatua eta gogorra izan zen, baina azkenean puntu batengatik (14-15) irabazi genuen txapeldunak izanik.
GORA GU, TXAPELDUNAK!!!

2015-02-26

INAUTERIAK HH4 eta HH5 bideoa


Inauteritan gaudenez,4 eta 5 urtekoak Edurnezuriz mozorrotu dira.Oso ondo dantzatu zuten, eta jendea oso pozik jarri zen eta txaloak eman zizkieten.Bideo onetan ikusiko duzue nola egiten duten.
 ESPERO DUGU ASKO GUSTAZEA

...

Mama Mia



Inauterietan, Bigarren Ziklokoek, Abbaren Mama Mia dantzatu zuten. Denak oso ondo jantzita joan ziren. Esan behar da irakasleak, bideoan ikusiko duzuen bezala, guztiz sartu zirela paperean. Ikusi eta gozatu!

CABARET - LEHEN ZIKLOAN

Lehen eta 2. mailako artistak Cabaret filmeko pertsoinaietaz mozorrotu dira 2015eko inauterietan.

 Musikaleko 3 dantza dantzatu dituzte eta txundituta utzi gaituzte.

Txalo asko jaso dituzte.