Aurten
gure eskolako inauterietako gaia musikalak dira. Hirugarren zikloa
Grease-taz mozorrotuko gara. Internetik, Greaseko argazkiak hartu
ditugu eta fotos narradasen bideo bat, Greaseri buruzkoa, egin dugu.
Espero dugu bideoa zuen gustokoa izatea.
2015-01-29
GIZA GORPUTZA LANTZEN
GIZA GORPUTZA
Bigarren
hiruhileko honetan giza gorputza lantzen ari gara eta egiten ditugun
gauzak gure blogean jarriko ditugu zuek ikusi ahal izateko, gure
gorputza osasuntsu egoteko aholku batzuk ikasi ditugu, gure hezurrak
ere landu ditugu eta noski, giharrak (muskuluak) landu ditugu.
Orain
argazki batzuekin egindako bideo bat jarriko dituegu ikusi ahal izateko.
2015-01-22
GABONETAKO KANTAK - BIDEOAK
2014ko abenduaren 22an, eskola txikira joan ginen gabonetako kantak abestera.
Jende asko bildu ginen eta guraso asko joan ziren gu ikustera. Abestutako abestien bideo pare bat grabatu genuen eta hementxe jartzen ditugu.
2014-12-18
OPORRAK HARTZERA GOAZ
Astelehenean azkenengo
eguna da oporrak hartu baino lehenago, abestera goaz eta Zarautzen
abestu ondoren txistorra jango dugu Orokietako jangelan.
Ordu batetan ateratzen gara
eskolatik eta 15 eguneko oporrak dauzkagu.
Urte berri on
denoi!!!!!!!!!!
EUSKARAREN EGUNEKO IRRATSAIOA
Euskararen
egunean, Orokieta Herri Eskolan irratsaio berezi bat egin genuen.
Gauza asko egin genituen: irrintzi lehiaketa, elkarrizketak...
Bigarren ziklokoko irakasleak bere herriko EUSKARAZ hitz egiten zuten
eta guk jakin izan behar genuen zer esaten zuten, kanta batzuk
jartzen zitzuten ere eta hitz bat ez ba zegoen euskara batuan paper
batean jarri behar genuen.
JOSTAILU SALMENTA
Abenduak 5ean, ostiralean, hasi
ziren jostailuak jasotzen eta 12 eta 13an egingo da jostailu hauen
salmenta Orokieta Herri Eskolan. Mozambiquerako izango da jasotako
dirua. Arratsaldetan, ekarritako jostailuak konpontzen ditugu
4:30etatik 5:30etara egunero.
2014-12-11
ANDU LERTXUNDI
Berak
osaba euskaldun bat zuela eta berarekin euskaraz hitzegiten saiatzen
zela eta bera ez zela ondo moldatzen euskaraz hitzegiten eta bere
osaba euskaldunak barre egiten ziola beste gauzen artean kontatu
zigun Andu Lertxundik.
Elkarrizketa
grabatu genuen eta gero irratsaio berezi batean emititu genuen.
URTETAKO ZABORTEGIA
URTETAKO
ZABORTEGIRA!!!
Urtetako zabortegira joan ginen 5.mailako ikasle
guztiok, gelaka.
Bidean ariketa ezberdinak egin genituen eta ariketa
horietan guk normalki zaborretara botatatzen ditugun gauzak: latak,
arropak, janari hondakinak...naturak zenbat denbora behar duen gauza
horiek desegiteko, adibidez, beirak 4.000 urte eta sagar edo
fruta batek egun batzuk eta lata, esne kaxa, eta plastikozko botila
batek 10 bat urte; kartoiak urte batzuk.
Zabortegian putzu bat zegoen kamioak gurpilak
garbitzeko, hesi bat animaliak ez pasatzeko zabortegira, baskula bat
kamioi bakoitzak dakarren zaborraren pisua jakiteko.
Arratsaldean eskolan, joko batzuk egin genituen ea gure
ingurua zaintzen dugun jakiteko eta “truke azoka” egin genuen.
Hor gelakide batekin erabiltzen ez dugun joko, liburu...aldatu
genituen.
Oso ondo pasa genuen.
2014-12-04
PERRETXIKOETARA
Urriaren
21ean, asteartean, perretxikoetara joan ginen, Urdanetara.
Han
perretxiko asko hartu genituen eta arratsaldean 5.mailan jarri genuen
erakusketa.
Perretxikoak
sailkatu genituen liburu eta ordeganailuen laguntzaz.
Plateretan
jarri genituen sailkatuta eta ondoan bakoitzari zegokion
informazioa.
Gela guztiak
parte hartu zuten, denak batera joan ginelako Urdanetara
perretxikoak hartzera.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)






