2015-06-11

AGUR, BLOGA !

Iritsi da gure azkenengo eguna blog honetan. Aurretik oporrak ditugu eta... noski! deskantsatu beharko da, orain arte lan handia egin dugulako.
Baina, lasai, hurrengo ikasturtean itzuliko gara betiko moduan gure gauzak kontatzeko eta aurkezteko.
Beraz, udara ondo pasa eta...  GERO ARTE!

Gelan grabatu dugun bideo bat gure agurrarekin uzten zaituztegu.

ONDO IBILI !


2015-05-28

GAZTEIZKO IRTEERA

Ostegunean, maiatzaren 4ean, Gazteizko Artium museora joango gara.
Hor bazkalduko dugu.
Eskolatik 8:45etan joango gara eta arratsaldeko 16:30etan bueltatuko gara.
Oso ondo pasako dugu eta asko ikasiko dugu.
Museoan, gauza asko eta interesgarriak ikusiko ditugu.

ESKOLAKO JAIA:EGITARAUA

Datorren ekainaren 6an eskolako festa ospatuko dugu.


JAIALDIRAKO LAGUNTZAILEAK

Dakizuen bezala, datorren Ekainaren 6an, 2014–2015 kurtso amaierako festa eta bazkaria ospatuko ditugu. LH4ko familiei festa egunaren prestaketan sakonago lan egitea tokatu zaie eta Balurdin Guraso Elkarteak esker ona adierazi nahi dizuete aurten ere dinamika honetan izan zareten guztioi.

Hala ere, festaren egunean ekintza asko martxan jartzen dira eta, dena aurrera eramateko ezinbestekoa da guztion laguntza.
Laguntzeko prest bazaude, eman mesedez zurekin harremanetan jartzeko datuak, eta zehaztu zeintzuk liratekeen zure lehentasunak, bai orduetan edota ekintzetan.

Mila Esker!!!

5.C GELAKO NESKAK IRABAZLE

Orokietako 5.C-ko neskek, Antonianotan, eskubaloiko finala irabazi zuten, Ikastolako "Ziztu Bizia"ren aurka.
Partidoa oso zirraragarria izan zen, gol batengandik, bakarrik, irabazi zutelako.
5.C gelako mutilek pankarta bat eta guzti egin zuten neskak animatzeko. Pankartan “Aupa 5.C neskak!” jartzen zuen.
Sari bezala, bakoitzak urrezko domin bat jaso zuen.




2015-05-14

BERTSOAK KIROLDEGIAN

2015ko maiatzaren 11, kiroldegian, 5.mailak bertsoak abestu zituen. Dena oso ondo atera zen.
 
GAIAK:
  • 5.C: Urtaroak.
  • 5.B: Familia.
  • 5.A: Hondartza
  • 5.D: Munduko janariak.

UDAZKENAREN ALDE ONAK

Bertsolaritzan urtaroak lantzen ari gara eta gure bertsoa aurkeztuko dizuegu, udazkenaren alde ona da espero dugu asko gustatzea:

Ehiztariak mendian
eta gu herrian (bis)
udazkena delako
dabiltza beti han (bis)

BERTSOLARITZAKO EMANALDIA

Urtaroen gaia tokatu zaigu, konkretuki Udaberriaren alde onak:

 


UDABERRIAREN ALDE ONAK

UDABERRIAN BERRIZ
LURRA ESNATU DA
KOLORETSU TA POLIT
DAUKAGU NATURA


DOINUA:

UDAZKENAREN ALDE TXARRAK

EGILEAK: JULIO CERRATO, KAIET LIZASO ETA UNAX OLAIZ UDAZKENAREN ALDE TXARRAK:

                                                                    LEHEN EURI EGUNAK                                     TA LEHEN GRIPEAK (BIS)

                             KALENTURA ALTUAK

                             ETA DIARREAK (BIS)

                                                                                 

                                                                                         

BERTSOA NEGUAREN ALDE TXARRAK


NEGUAREN ALDE TXARRAK

HOTZ ASKO EGITEN DU
ETA ELURRA DAGO
JENDE GUZTIA DABIL
ASKOZ TRISTEAGO


 

DOINUA.

BERTSOA



Bertsolaritzan ``URTAROAK´´ gaia aukeratu dugu, oso zabala iruditu zitzaigulako.
Guri Emily, Yerai eta Enekori ``Uda´´ tokatu zaigu.
Gainera, "orbelak airez-aire" doinuarekin egitea tokatu zaigu.

Hau da guk sortu dugun bertsoa:

Uda iritsi da ta,
ez daukagu lanik
gainera ez daukagu
guk gogo handirik.

2015-05-07

NEGUAREN ALDE ONA

Astelehenean, Maiatzak 11, bertso jaialdia daukagu kiroldegian. Eskola guztietako 5. mailako ikasleak joango gara.

Gaia Urtaroak da. Guri, zehatz mehatz, neguaren alde onak adieraztea tokatu zaigu.

NEGUKO ALDE ONAK:
Etxean opariak
Elurra kalean
Olentzero badator
Gaur gabon gauean

(Doinua: ORBELAK AIREZ AIRE)

 DOINUA:
 

UDABERRIKO ALDE TXARRAK

Maiatzak 11an, astelehenean, bertso jaialdia daukagu eta bertso hau abestuko dugu:

Begiak gorrituta
horren beste moko
Polena ta alergiak
ditugu gorroto.


Nahi baduzue, etorri gure abestiak entzutera, pozik gonbidatuko zaituztegu.

IRUÑA

Ingurunean EUSKAL HERRIA gaia ari gara lantzen.
Guri Iruña tokatu zaigu eta lana izango da Iruñara bidaia bat antolatzea; bazkaria, lo egiteko lekua eta Iruñan museoak, planetarioak... ikusiko ditugu.
 

2015-04-30

INGURUNEKO PROIEKTUA

Inguruneko proiektua Zarautzetik Euskal Herriko hiribiru batera bidaia prestatzea da. Non jango dugun, non egingo dugun lo eta nola iritsiko garen hiriburura; kotxez, autobusez, trenez... Bidai osoaren aurrekontua egin behar dugu.

Guri Zarautzetik Gasteizera bidaia prestatzea tokatu zaigu.

ESPERO DUGU GUREA ONENA IZATEA !!!

EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIA lantzen ari gara, eta talde bakoitzak hiriburu batera bidai bat antolatu beharko du, eta hauek dira hiriburuak:
-Bilbo
-Iruñea
-Gasteiz
-Baiona
-Donostia
Guri Donostia tokatu zaigu eta lanean ari gara gure bidaia onena izateko, espero dugu bidaia benetan izatea.
Bidaia ekainaren 11tik ekainak 12ra izango da.

BILBO

Inguruneko proiektua: 
Euskal Herriko hiriburu bat aukeratu du talde bakoitzak. Guk Bilbo aukeratu dugu eta bertara joateko irteera prestatuko dugu, gela osoarentzat. Egokiena eta merkeena den garraiobidea, ordutegia, kostua, lolekua guztiontzat, otorduak, (jatetxeak eta menua) eta azkenik, hiriburuan edo inguruan ikusteko interesgarriak diren lekuak zehaztu. 
                

ZARAUTZ-BAIONA

Inguruneko proiektu berrian, bidai bat antolatu behar dugu Euskal Herriko hiri batera. Gure taldeari Baiona tokatu zaigu.

Garraiobideak, jatetxeak, lo egiteko tokiak, …. den dena guk prestatu behar dugu. Hori bai, prezioaren aldetik nahiko ona izan behar da, baina, 25 pertsona toki batean sartzeko ezin du izan oso txikia denak batera joango garelako.



Dena prestatuta dagoenean berriro ere honetaz emango dizuegu berri.

PARTIDOAK ETA EMAITZAK

Larunbatean, apirilaren 18an, eskubaloian neskek 30-0 irabazi zuten Orokieta 5.Dren aurka eta mutilek ere 19-7 Orokieta 5.Aren kontra.
Ostegunean, apirilak 23an, neskek 15-12 irabazi zuten ikastolako Burujaleen aurka.